martes, 2 de diciembre de 2008

Mikel Laboa



Mikel Laboa hil da. El cantautor vasco falleció esta mañana en Donosti.

Gaur goizean zen du da, 74 urterekin, azkenaldian osasunez makal ibili ondoren.

La capilla ardiente de Mikel Laboa se abrirá al público esta tarde en el tanatorio Rekalde de San Sebastián

. Azken egunak etxean osasunez makal eman ondoren atzo ingresatu zuten Donostiako Poliklinika erietxean Mikel Laboa (Donostia, 1934), eta gaur goizean hil da Marisol Bastida emaztea eta seme-alabak alboan zituela.

Gorpua dagoeneko eraman dute Donostiako Errekaldeko beilategira eta bihar 11:15 aldera erraustuko dute.

Euskal kantagintza berriaren ildoko musikari eta kantari handienetakoa izan da, Ez Dok Amairuren sortzaile eta kide ezagunenetakoa. Belaunaldiz belaunaldi iraun du Laboaren arrakastak, eta bere garaikideena ez ezik, gazteen miresmena jaso du behin baino gehiagotan. Joxean Artzeren letraren gainean ondu zuen Txoria txori, esaterako, euskal kantarik ezagunenetakoa bihurtu da. Artzerenak bezala, hainbat euskal poetaren letrak musikatu zituen.

Euskal kantagintza tradizionala jorratu zuen, alde batetik, besteak beste, aintzinako doinu eta abestiak berreskuratuz. Bestetik, bide erabat esperimental eta berritzaileetan aritu zen.

Medikuntza ikasi zuen eta haurrentzako psikiatra izan zen ogibidez.

Abenduaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko domina eman behar zion bere ibilbideagatik, Markel Olano ahaldun nagusiak orain dela aste batzuk iragarri zuenez.



Mikel LABOA, Su última entrevista en profundidad
Mayo del 2006

Kulturaren sortzaile iraultzaile baten agurra

«Lo que hago no es transgradir, es sacar lo que tengo»